Bihar Sañoara aterki beltzak eramateko deia egin dute

Mosaikoa osatzeko aterki beltzak erabiltzeko asmoa dute antolatzaileek; hori dela eta, bihar Sañoara doazen herritarrei aterki beltz bana eramateko eskatu diete. 

Bihar izango den Sañu Egunean, hainbat jardueren artean, mosaiko bat egiteko asmoa dugu. Horretarako, Sañoara joatekoak diren herritarrei aterki beltzak eramateko deia egiten diegu.

Gogoratu irteera puntuak honakoak direla:

  • Azpeitiko plazatik, 09:00etan.
  • Zestoako gurutzetik, 09:00etan.
  • Errezildik, 08:00etan.
  • Etumetati,k 09:30ean.

Mendietan jarri nahi dizkiguten erroten ekaitzari aurre egingo diogu guztion artean. Bihar ikusiko gara elkar!