Atxikimendu ugari jaso ditu larunbateko manifestazio nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2024ko api. 11a, 17:35

Euskal Herria Bizirik sareak deitutako manifestaziorako deia egin dute eragile askok. Euskal Herri mailan, 80 eragilek babestu dute zapatuko manifestazioa. 

Hainbat esparrutatik jaso ditu atxikimenduak Sañu Bizirik parte den Euskal Herria bizirik sareak larunbat honetarako deitutako manifestazioak. Manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua izango da, 10:00etan ikastaroekin hasita. 

Honako hauek dira Urola Erdian atxikimendua eman duten eragileak: Agiro Mendi taldea, Anaitasuna Mendi Taldea, Arauntza Riders, Azpeitiko Gaztetxea, Azkoitia Bai Herri Plataforma, Bieleko langileak, Juaristiko langileak, Lagun Onak Mendi taldea Lasaoko Auzotarrak, Sokaitz eskalada taldea, Txillarramendi Auzo Elkartea, Urola Erdiko Kontseilu Sozialista eta Zestoako Gazte Asanblada.

Euskal Herri mailan, 80 eragilek bat

Eskualde mailan ez ezik, Euskal Herriko hainbat txokotako eta arlotako eragileek egin dute bat larunbateko manifestazioarekin. Hona hemen zerrenda oso-osorik: 

Euskal Herri mailako eta herrialde mailako antolakundeak: 

Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Kontseilu Sozialista,  EHKO kolektiboa, UAGA, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Biolur, NEE-TEN (Nafarroako Energia Eraldatzen), Ipar Euskal Herriko OSTIA sarea, Bizkaiko Eguzki talde ekologista, Sustrai Erakuntza, Gipuzkoako Mendizale Federazioa, Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske, AHT Gelditu Nafarroa, Antikapitalistak, Sare Antifaxista, ESK, Steilas, Jardun, Askapena, EHNE Gipuzkoa.

Eskualde eta maila lokaleko taldeak:  

Erdiz Bizirik (Baztan), Guggenheim Urdaibai Stop, Otxantegi Herri Lurra, Aroztak Herri Ekimena, Guggenheim Ez, Aleka, Zadorra Bizirik Elkartea, Hontza Elkartea, Bionekazaritza, Artea Sarea, Basoa (Defendatzaileon Etxea), Landarlan Ingurumen Elkartea, BaSOS, Errekaleor, Gasteiz Zero Zabor, CNT Gasteiz, Aramaioko Talde Feminista, Orbeko Etxe eta gune autogestionatua,  Enkarterrin Makro elokorik Ez, Malerreka Bizirik, Ezkeltzu Bizirik, Elgoibarko Karakate Bizirik, Haize Berriak, Aiaraldeko Mendiak Bizirik, Makatzak Arratiako Ekologistak, Mendietan Eolikorik Ez (Barakaldo), Haizeak Bizirik (Bortziri), Sañu Bizirik, Oletan ere Ez, Errezil Bizirik, Interkonexio Elektrikorik Ez, Larramendiko Arnasa, Andatza-Ezkeltzu Bizirik, Azpeitiko Gaztetxea, Zestoako Gaztetxea, Debako Gazte Asanblada, AHTren aurkako Donostialdea, Oarsoaldea y Bidasoaldeko herri ekimenak, Agiro Mendi Taldea, Anaitasuna Mendi Taldea, Matxinkorta Mendi Taldea, Orkatzak Mendi Kluba (mendi korrikalariak), Lagun Onak, Sokaitz, Mendiko Lagunak mendi taldea, Amalur Aguraingo Natura Elkartea, Aguraingo Garbiketako Boluntarioak, Juaristi enpresako langileak, BIELE enpresako langileak,  Txillarramendi auzo elkartea, Lasao auzokoak, Azkoitia Bai Herri Plataforma, Arauntzariders, Birika Permakultura, Eguzkiola, Hondarpe Groseko Auzo Elkartea, Orbain kultur taldea eta Ekintza Zuzena aldizkaria.