Mendien alde, santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko ots. 6a, 11:47

Santa eskea beren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko erabili dute Sañu Bizirik taldekoek. Errezilen ibili ziren kantari, herrigune inguruko baserrietan goizean, eta Txillarramendi bailarakoetan arratsaldean.

Mendietan zentral eolikoak ipintzearen kontrako Sañu Bizirik taldeak antolatuta, bi talde ibili ziren larunbatean santa eskean Errezilen. Goizean, plazatik abiatuta, herrigune inguruko baserrietan aritu ziren kantuan eta eskean. Arratsaldean, berriz, Txillarramendi bailarako baserrietara eraman zituzten koplak eta makil hotsak Sañu Bizirikekoek. Larunbatean jasotako irudiekin egin dute honako bideoa.