Azaroaren 26rako deialdiak

Mendietan zentral eolikoak eraikitzeko asmoen aurka azaroaren 26rako, larunbaterako, bi deialdi egin dira, eta horietan parte hartzera deitu ditu Sañu Bizirikek herritarrak.

Mendietan zentral eolikoak eraikitzeko asmoen kontra azaroaren 26rako, larunbaterako, bi deialdi egin dituzte Elgoibarren eta Gasteizen, eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Larunbatean, Elgoibarren giza katea egingo da, 12:30ean hasita. Arratsaldean, berriz, 19:00etan, Gasteizen osatuko den giza errota erraldoian parte hartzera gonbidatu ditu Sañu Bizirik taldeak herritarrak.