Abenduaren 15ean egingo du Lagun Onak MBk 2023ko batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko aza. 28a, 09:42

Ondoren afaria egingo dute batzarrera joaten diren bazkideek. Nahitaezkoa da afarira joan nahi dutenek aurrez izena ematea.

Abenduaren 15ean egingo dugu mendizaleon elkartearen urteko batzarra, aurtengoan Basazabal jauregian. Ohi bezala, aurten egin ditugun jarduerei errepasoa egin, eta ondoren datorren urtera begira jarriko gara. Gainera, gogoratu aurten zuzendaritza batzordea berritzea ere tokatzen dela.

Batzarraren ostean afaria egingo dugu Mendizaliek tabernan (25 euro). Afarira joan nahi izanez gero, nahitaezkoa da aurrez izena ematea, tabernan bertan edo 689 89 84 93 telefonora deituta. Abenduaren 11 da izena emateko azken eguna.

Bertan ikusiko dugu elkar!