Zuzendaritza batzordea berrituko du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 18a, 09:39

Lagun Onak MBren 2020ko bazkideen batzarra.

2019tik lanean ari den taldeak lau urteko lanaldia osatuta, lekukoa hartzeko prest dauden norbanakoei edota taldeei dei egin die. Erronkari eusteko prest daudenak abenduaren 3a baino lehen jarri behar dira harremanetan egungo zuzendaritzakoekin.

2019an berritu zuen azkenekoz zuzendaritza batzordea Lagun Onak Mendi Bazkunak, eta lau urteko lanaldia osatuta, orduan elkartearen lema hartu zutenek lekukoa beste talde bati emango diote aurten.

Horretarako, deialdia ireki dute mendizaleen egungo zuzendaritzakoek, datozen lau urteetarako lekukoa hartzeko prest dauden norbanakoei edota taldeei zuzenduta. Erronkari eusteko prest daudenak abenduaren 3a baino lehen jarri behar dira harremanetan egungo zuzendaritzakoekin, 689 898 493 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide