Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren lehen zatia lasterka osatu dute 42 lagunek

Zapatuko entrenamenduan parte hartu zuten lagunak plazan. (Lagun Onak Mendi Bazkuna)

Maiatzaren 14an egingo den probaren lehen zatia, Azpeitia eta Mandubia artekoa, lasterka egin zuten hainbat herritarrek zapatuan. Ibilbidearen bigarren zatia apirilaren 2an egingo dute.

Maiatza gerturatzen ari da, eta hil horren 14an Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako motorrak berotzen segitzen du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Joan zen larunbatean, 42 lagun animatu ziren ibilbidearen lehen zatia, Azpeitia eta Mandubia artekoa, lasterka egitera.

Eguraldia lagun, proban parte hartuko duten hainbat kirolarik entrenamendu saio polita osatzeko aukera izan zuten. Apirilaren 2an egingo du Lagun Onakek bigarren zatia, eta aurki irekiko du taldeak han parte hartu ahal izateko izen ematea.

Honako lotura honetan ikus daiteke zapatuko argazki galeria osoa.