Inguruko hainbat menditatik igaroko da Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa

Julene Frantzesena 2021ko urr. 25a, 11:07

Hernio mendia.

Proba Azpeitian hasiko da 08:00etan, eta Arroita eta Sañu igarota, Gazumera eta Herniora joango dira lasterkariak. Ondoren, Murumendi, Izazpi eta Hiruharrieta igaro eta Izarraizko Atea parkera jaitsita, Xoxotera igoko dira. Azpeitian bukatuko dute 65 kilometroko eta 3.700 metroko malda duen mendiko proba.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa antolatu du maiatzaren 14rako, eta dagoeneko jakinarazi du egun horretan zer ibilbide egin beharko duten parte-hartzaileek.

Proba Azpeitian hasiko da 08:00etan, eta Arroita eta Sañu igarota, Gazumera eta Herniora joango dira lasterkariak. Ondoren, Murumendi, Izazpi eta Hiruharrieta igaro eta Izarraizko Atea parkera jaitsita, Xoxotera igoko dira. Azpeitian bukatuko dute 65 kilometroko eta 3.700 metroko malda duen mendiko proba.

Azaroaren 18an, 18:00etan zabalduko dute lasterketan izena emateko epea. www.domusateknik40mlk.com webgunean egongo da horretarako aukera.