Giro paregabean amaitu dute Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen zortzigarren eta azken etapa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | Kirolak
2019ko urr. 21a, 11:21

2017an Azpeitia-Hazparne egitasmoa eginda, 2018an Azpeitia-Bilbo ibilbidea egin zuen Lagun Onak mendi bazkunak, eta aurten, 2019an, Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea egin dute. Urtarrilean ekin zioten aurtengorako prestatutako egitasmoari, eta joan zen larunbatean amaitu zuten bidea, zortzi etapa egin ostean. Guztira, 96 lagun elkartu ziren zapatuan, Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko zortzigarren eta azken etapan: Biasteri-Oion. Giro ederrean agurtu zuten aurtengo egitasmoa, 20 kilometro inguruko bidea eginda, bazkari ederraz gozatuta eta oroigarriak banatuta. 

Larunbatean, 07:00etan irten ziren parte-hartzaileak Azpeititik Biasterira, eta 09:15 inguruan ekin zioten 19 kilometroko ibilbideari. Biasteriko aintziretatik barrena igaro ziren aurrena, eta bertako mahastietatik ondoren. Eguraldi bikaina lagun, El Campillarren egin zuten lehen atsedena, 11:30 inguruan, eta 13:30erako iritsi ziren Oionera. GR-38 bidea amaituta, argazkiak ateratzeko tartea hartu zuten bidea egindako lagunek. Jarraian, bazkaria egin zuten El Embarcadero jatetxean. Giro ezin obean jan eta edan zituzten bertan zerbitzatutakoak, eta amaieran oroigarri banaketa egin zuten. Ardoaren eta Arrainaren ibilbide osoa burutu duten 24 laguni eman zizkion oroigarriak Lagun Onak mendi bazkunak. 

Argazki bilduma osorik, hemen

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu