Maier Lizarzaburu ere euskal selekzioarekin lehiatuko da Espainiako Lurralde Federazioen arteko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko ots. 4a, 09:47
Maier Lizarzaburu. (Izarraitz igeri elkartea)

Aroa Azkune alebin mailan bezala, Izarraitz igeri elkarteko Maier Lizarzaburu euskal selekzioarekin lehiatuko da junior eta infantil mailakoen Lurralde Federazioen arteko Espainiako X. Txapelketan. Palmako (Herrialde Katalanak) Son Hugo igerilekuan jokatuko da txapelketa hori datorren astean, otsailaren 11tik 13ra, eta 100 eta 200 metro bizkar probetan parte hartuko du Lizarzaburuk.

Izarraitz igeri elkarteak zorterik onena opa nahi dio Maier Lizarzabururi eta, aldi berean, Euskadiko selekzioari.