Aroa Azkune euskal selekzioarekin ariko da Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko ots. 3a, 11:32
Aroa Azkune igerilaria.

Izarraitz igeri elkarteko kidea da Azkune, eta alebin mailan lehiatuko da otsailaren 25etik 27ra Malagan (Espainia) jokatuko den txapelketan. Hain zuzen ere, 100 eta 200 metro bular probetan ariko da azpeitiarra.

Euskal selekzioak Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketarako deialdian sartu du Aroa Azkune. Izarraitz igeri elkarteko kidea da Azkune, eta alebin mailan lehiatuko da otsailaren 25etik 27ra Malagan (Espainia) jokatuko den txapelketan. Hain zuzen ere, 100 eta 200 metro bular probetan ariko da azpeitiarra.

Negu guztian egindako entrenamenduetan gauzatutako lanaren saria jasoko du Azkunek txapelketan parte hartuta. Izarraitzek onena opa dio igerilariari, eta esperientziaz gozatzea ere bai. Izan ere, igerilari askok ez dute izaten euskal selekzioarekin Espainiako txapelketetan parte hartzeko aukera.