Iñaki Galdos Urrustillen

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2007ko eka. 23a, 17:06

Herri txikia da Urrustil. Herria bai. Baina txikia bezain erakargarria ere badela konturatzen ari naiz azkenaldian, batik bat San Juan jaietan. Eta politikarientzat ere bai. Edo politikarentzat. Bestela beitu zenbat kasualidade:

1. Orain arteko Azpeitiko azken bi alkateak, urtero izaten dira San Juanetan bertan. Bai Bastida eta bai Eizmendi. Aurten ere ala izango ote dira...

2. Manuel Unanue EAko alkategaia ere ez da falta izaten. Hantxe.

3. Ramon Etxezarretak ere ttak.

4. Manoli Uranga ere bai.

5. Eta atzo zein azalduko eta Iñaki Galdos EAk Gipuzkoako Diputaziorako hautagaia! Bai, eguerdian Gipuzkoako Batzar Nagusietan izandako "sorpresa" dela eta telebistan haserre ikusi genuen gizon bera gauen Auntxokotik atera zen, han afaldu eta frontoria bidean, Azpeitiko EAko beste kide batzurekin batera. Nere lagun batek doble ikuste zuela ere pentsatu zuen: "Esti, hor telebisiyuen momentu hortan hizketan ageri dan (informatiboa ari zen) gizon hori ez al da hortxe telebisiyopien kafie hartzen ai dana?". Yalokreo...

6. Erraxkin, gaur arbolie sartzea eo azaldu berkoek ba?