Estitxu Elduaien

 

Zuk, zuek, guk; herriak erabakiko dugu

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2016-08-25 : 10:46 | Iritzia

Azpeitiko EH Bilduko Estitxu Elduaien zinegotziak idatzitako iritzi artikulua da honakoa; Arnaldo Otegi inhabilitatzeko erabakia dela eta. 

Errespetua, bai, baina denontzat, eta baita kanpainan ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2016-08-03 : 16:08 | Iritzia

Estitxu Elduaien Uranga, Azpeitiko Udal Gobernuaren izenean, Jabier Altunari erantzunez.

Eskerrik asko neskak, galtzeari irabaztearen duintasuna emateagatik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2016-03-30 : 15:24 | Iritzia

Sailkapenean azkenak izan dira; ez dute mailari eustea lortu eta bi partida bakarrik irabazi dituzte. Gaur egun kirol emaitzak neurtzeko erabiltzen diren neurgailu hotz eta zorrotzak kontuan hartuta, porrotaren argazki garbi lirateke askorentzat. Baina zer diren gauzak, miresmenaren isla bihurtu dira gurean, begiratu eta ispiluaren beste aldean ikusi nahi dugunaren eredu.

Bakoitzari berea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2016-02-17 : 17:27 | Iritzia

Albiste ona da, inondik ere Udalak Foru Ogasunetik 147.000 euro jasotzea. Albiste ona, inondik ere, baina ez zerutik eroritakoa, ez eta gutxiago ere, beraz, ez gaitezen nahastu.

Engaia gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2015-09-30 : 10:06 | Iritzia

Ordu eta erdi eskas behar dugu Azpeititik Bilbora joaten; ordu eta erdi eskas, Iruñera iristen; ordu eta erdi eskas, Gasteizera heltzen. Eta toki horietara erraz joaten gara, erraz iristen, erraz heltzen. Baina zer diren gauzak: ordu eta erdi eskas behar ditugu Azpeititik Hazparnera iristen ere, eta kostatu egiten zaigu joatea eta heltzea.

Laugarrena geure egin eta libratzera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2015-03-26 : 16:00 | Iritzia

Edmun Burke filosofo eta politikariak erabili zuen aurreneko aldiz Laugarren boterea terminoa. XVIII. mendea zen, eta prentsak gizartearengan eragiteko zuen ahalmena izendatzeko erabili zuen.

Superrak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2015-02-19 : 09:39 | Iritzia

Ezin hobeak, primerakoak, berealdikoak, egundokoak, sekulakoak, bikainak. Horrelakoak dira superrak. Hala azaltzen dute hiztegi guztiek, hala dira hitzez.

Hautes urte, gari (azal) urte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2015-01-15 : 09:54 | Iritzia

Hasi dugu 2015a: erre ditugu iazko belar txarrak, eta piztu ditugu datorrenerako desio kandelak. Izen eta abizenez ere bataiatu dute jada urte berria: Argiaren Urtea izendatu du Unescok, eta egurrezko ardiaren edo ahuntzarena izango dela esan du txinatarren horoskopoak. Baina horretaz guztiaz haratago, zerbait izango bada urte hau, hauteskundeen urtea izango da. Hegoaldean bai behintzat, udal eta foru hauteskundeak ez ezik, Espainiako Gorteetarakoak ere izango baititugu.

Be water, my friend

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-11-27 : 11:01 | Iritzia

Udaberria, 2007 urtea. Telebistaren aurrean nengoela, hantxe agertu zen Bruce Lee, eta "Be water, my friend" esan zidan, irribarre gaizto batekin (izan zaitez ura, lagun). Zuri-beltzeko irudia, 70eko hamarkadan egin zioten elkarrizketa batekoa zen, auto marka batek modelo berri bat iragartzeko berreskuratu zuena. Eta ni liluratuta utzi ninduen.

Bipolartasunaren ajeak. Eta ez.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-10-23 : 13:03 | Kultura

Eszeptikoz inguratuta nago. Eta ez. Etengabe entzuten ditut "zertarako?", "alfer-alferrik ari dira", eta "horiek beti nahi dutena egiten dute" bezalakoak. Espainiako gobernuak abortuaren legea aldatu nahi zuela iragarri zuenean entzun nituen, LOMCErekin dituen asmoak iragarritakoan ere bai, eskualdean enpresa bat eta beste bat itxi dutenean entzun ditut, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharrean Loiolan giza harresia egin zutenean ere bai. 

Deskonektatu ezinda

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-09-18 : 09:56 | Iritzia

Lehen, oporretan, ondo pasatu edo deskantsatzen saiatzen ginen; orain, berriz, deskonektatzen. Hitz horixe da, hain justu, oporren bueltan gehien entzun eta esan dudana: "Deskonektatu al dun/k?". Zorionekoak lortu dutenak, buruari deskantsua eman diotenak, egunerokotasunean beti izaten dituen kontu, gai, kezka edo egitekoak egun batzuetan burutik kendu dituztenak.

'Atxoputie'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-07-24 : 10:28 | Iritzia

Lehengo batean, Zarauztik Zestoara autobusean nentorrela gertatu zitzaidan. Eguraldi ona, eta hondartzatik bueltan nerabe mordo batekin egin nuen bidaia: autobusean geundenen artean, hamarretik bederatzik 14-17 urte izango zituzten, eta gainerako bakanak ginen helduagoak. Jarri nintzen atzealdean, nerabe horien artean, eta bat-batean hasi zen bat erdi tente jarrita, geldialdiaren botoiari ematen. Geltoki bakoitzaren aurretik ematen zion botoiari, eta autobusa, geldialdi bakoitzean, gelditu egiten zen. Ez zen inor jaisten eta mutil-neska guztiek barre egiten zuten. Katxondeo latza zeukaten, baina tentsioa ere bai, gidariak zer egingo beldurrez. «Eskerrak neska den, bestela honezkero zaplaztekoren bat hartuko genuen», entzun nuen behin baino gehiagotan.

Teatreroak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-06-19 : 10:49 | Iritzia

Teatreroa: Euskaltzaindiak onartu ez eta Espainiako Errege Akademiaren hiztegian honako esanahiak jasotzen dituen hitza: (I) deigarri izatea gustatzen zaion pertsona; (II) histrionikoa (hitz egiterakoan imintzio asko egiten dituena); edo (III) antzerkizalea. Ez dakit aurreneko esanahiagatik edo bigarrenarengatik, baina beti entzun izan dut hitz hori gutxiespen zentzuan. Eta neuri, gustatu egiten.

Istorioak Historia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-05-15 : 09:50 | Iritzia

Espainian egindako kale inkesta bat ikusi berri dut telebistan; bertan 36ko gerraren inguruko galderak egiten zizkieten herritarrei, eta galdetutakoen %70ek ez zekiten, besteak beste, Federico Garcia Lorca idazlea fusilatu egin zutela frankistek. Kazetariaren arabera, inkestaren emaitzak argi erakusten du Espainiako ikastetxeetan garai hartako kontakizuna ez dutela behar bezala jorratzen, eta zenbaitetan, gertaeren alde bakarra kontatzen dutela.

Pasahitza: erreklamazio orriak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-03-27 : 10:27 | Iritzia

Oraintxe izan da Kontsumitzaileen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Martxoaren 15a ei da egun hori, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, 1962an John F. Kennedy AEBetako orduko presidenteak hango kongresuan egindako hitzaldi baten omenez. Baditugula eskubideak, guk, herritarrok, kontsumitzaile bezala, eta horiek aldarrikatu behar ditugula. Hala esan zuen orduan Kennedyk, eta hala esaten digute sarri-sarri agintari, elkarte zein aholkulariek. Baina telefono konpainiekin, finantza erakundeekin edo bestelakoekin sutu eta kexa edo salaketa bat jartzekotan garenean, zapla! burokrazia, lantegi guzti horiek denak alfer-alferrik hartzen ditugunaren sentsazioa.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-02-20 : 12:52

Eskerrik asko, Panpoxa.

Erantzuna | "Herrikoiak"

"Herrikoiak"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-02-20 : 09:43 | Iritzia

Estitxu Elduaienek Urola Kostako Hitza-rako idatzitako iritzi artikulua da hurrengoa.

»» Erantzunak: 3 (euli, Estitxu Elduaien, Panpoxa)

Beldurrak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2014-01-16 : 11:43 | Iritzia

Estitxu Elduaienek Urola Kostako Hitza-n argitaratutako iritzi artikulua da hurrengoa.

Ilusio bila nabil, begi tristeentzako

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2013-11-21 : 11:00 | Iritzia

Autobusaren zain nengoela, ume bat ikusi dut. Jostailuz betetako katalogo horietakok bati begira zegoen, adi-adi, eta inbidia eman dit haren begietako distirak. Ilusio horixe nahi nuke azkenaldian ikusten ditudan begi...

»» Erantzunak: 2 (Lurdes Arrizabalaga, kolin)

Zeinek esan du?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Estitxu Elduaien | 2013-10-17 : 12:44 | Iritzia

"Zeinek esan du?". Kontatzen diodana kontatzen diodala, beti galdera hori egiten du nire inguruko batek. Berdin dio aktualitateari lotutako zerbait kontatzen diozun, kalean entzundako zerbait aipatzen diozun edo, besterik gabe...

Emaitzak: 108 | Orriak: 1 2 3 4 5 6