Ojo amerikanuekin!

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2007ko mai. 30a, 22:05

Abixu bat pasatzeko idazten dut, bazpare: ojo amerikanuekin!

Nere gertuko bati gertatutakoa kontatuko dizuet. Azkoitin, kalean zegoela, bi pertsona joan zitzaizkion, amerikanoak zirela, eta ia hemen ze diru ibiltzen zen galdezka. Eskuan mila pezetako bat omen zuen. Nire gertuko honek, orduan, munduko fede hoberenarekin, pezetarik ez zegoela eta orain euroak erabiltzen genituela. Karteratik billeteak atera, eta dirua erakutsi: bi 20 euroko eta 50 euroko bat. Esku artean ibili dituzte billete horiek, eta eman dizkiote bueltan, billeteak bildu-bildu eginda. Eskerrik asko eta ez horregatik.

Iritsi da gizona etxera, eta karteran 20 euro bakarrik. Nik nun gastau diat ba hainbeste diru? Eta "amerikanoen" irudia etorri zaio burura. Hasieran ez du sinestu nahi, baina bai, falta dira 70 euroak. Amorru galanta.

Ba hori, bazpare, ojo amerikanuekin eta mila pezetetakoekin!