Alkategai emakume gutxitxo

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2007ko mai. 24a, 19:05

"Kremailera" sistema. Hala deitu diote zerrendetan emakume eta gizonezkoen presentzia berdintzeko arauari. Eta guztiek bete dute, nonbait. Zenbat gizon hainbeste emakume daude alderdi politiko guztien zerrendetan.

Baina gure herrian, Azpeitian, alkategai emakumeak eskas. Bi bakarrik, PSOEtik bata eta PPtik bestea. Alderdi abertzeleen artean hautagai guztiak gizonak. Zestoan hiru hautagaitik bi dira emakumeak, eta Azkoitian ere uste dut gurean baino emakume hautagai gehiago direla: alderdi abertzaleen artean, behintzat, bi badira...

Eta kontu horri bueltaka ari naizela, Argia astekaria ikusi dut. Erreportai interesgarria. Hego Euskal Herrian II. errepublika garaian alkate izandako emakumeak ageri dira bertan, eta hara non sorpresa: horietako bat, Zestoako alkatea izan zela, Purificacion Gil, Aizarnako maistra, eta bestea, Azkoitiko alkatea, Karmen Kerejeta, bertako maistra.

Kointzidentzia hutsa? Kasualitatea? Niri behintzat kuriosoa iruditu zait. Alkate emakumeak, orain urte batzuk, Zestoan eta Azkoitin bai, baina Azpeitin ez. Eta orain ere, hautagaiak, Zestoan eta Azkoitin bai, baino Azpeitin ez.