San Andresetako sua itzali nahiean...

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko abe. 1a, 18:12

Joan dira San Andresak Axkoitin. Aurten, gainera, Euskal Herriko egunkari guztietan agertu dira axkoitiarrak, Oteizaren frontoiak direla eta ez direla.

Baina bestelako "albisterik" ere izan da, eta horiek, oraingoz behintzat, ez dira inongo komunikabideetan atera. Garraio publikoa jarri dute Azkoititik Azpeitira, parranda ostean kotxerik hartu behar ez izateko. Larunbatean bai behintzat. Eskertzekoa da, zorionak ematekoa, nahiz eta eskatzen hasita, sarriagotan jartzea ere eskatuko nukeen.

Halere, orain kontatuko dudanak garraio publikoa segurua dela dioen mezu hori zalantzan jarriko du agian. San Andresetako larunbatean, danborrada egunean gertatu zen. Goizeko 4:00ak aldera, gurekin zebilen lagun batek (izenik ez dut esango bestela akauko nau!) etxerako bidea hartuko zuela esan zigun. "Nolatan ba?" Nekaute omen tzeon. "Eta nola jungo haiz?" Autobusien. "Bale ba, oso ondo, eongo gaitun".

Hurrengo egunean zapatak ezin garbituta zebilela kontatu zidan. Zer ba? Ba... Kontua da autobus horretan sartu zela, eta jendea leporaino omen zegoela. Baina halare sartu. Eta abiatu omen da autobusa, eta frenazo edo gisa horretako mugimendu raron batean abalantxatxoa. Lagunak ekilibrioari ezin eutsi, eta eskua luzatu. Zerri helduko eta estintoreari. Eta halako fuerte heldu nonbait, hori martxan jarri! Hango ke zuria, aparra edo dena delakoa. Jendea ito beharrean, dezenteko eskandaloa eta egon ezina. Azkenean autobusa geratu egin behar, eta hala, desalojatzera, "anbientie pixkat arindu arte". Danak autobusetik behera. Ke txuri edo dena delako hori autobusetik atera zenean, denak berriro barrura, eta hala, Azpeitira.

Imaginatze hutsarekin parrez hasten naiz. Gutxienez hiru aldiz kontatu didate eta oraindik ere parre. Zapatak ezin garbituta omen dabil, gainera, nere lagun hori, "la ostia, zalle den benetan". Pena bakarra daukat, han ez egon izana. Bertatik bertara ikusteko. Seguru autobus horretan zeudenek ez dutela berehalakoan ahaztuko