Maniobrak

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko ira. 28a, 19:09

Militarrak. Espainiako Armada. Gai hori izan dut behin eta berriz buruan egunotan, batez ere herenegun helikoptero handi hura San Juandegi gainetik pasatzen ikusi nuenean. Txikitako oroitzapen bat etorri zitzaidan burura: Aita Santua Loiolara etorri zenekoa. Akordatzen naiz zer nolako inpresioa egin zidan balkoitik helikoptero mordu hura pasatzen ikusi nuenean! Gerra pelikuletatik ezagutzen nuen eta halako zeoze zetorrela pentsatu nuen!

Eta egunotan ere halatsu pentsatu du askok, eta maniobra horiek probokazio hutsa direla esan ere bai. Neuk ere hala pentsatzen dut. Baina betikoa eta betiko moduan esateko... nahiago dut bestelako kontu bat proposatu. Uztarria.com-en ibiltzen den lagun batek askotan esaten dit hemengo erabiltzaile askok imaginazio eta umore paregabea dutela. "Bertsolari" asko dagoela, alegia. Ba beno, horixe proban jartzea bururatu zait.

Istorio baten hasiera markatuko dut nik, eta zuek, jarraipena eman. Alegia, nik bi esaldi idatziko ditut, eta hortik aurrera, nahi duenak beste horrenbeste egin eta ea zer nolako "asuntue" ateratzen den.

Bueno ba, hemen doa hasiera:

Oswaldo Jose du izena. Espainiako Armadan sartzea lortu zuen iaz Ekuadorrekoak, eta maniobretara "al norte" joan behar duela esan diote. Sartu dute helikopteroan, eta danba, hortxe utzi dute, Loiolako basilikaren pare-parean. Harrituta dago, eta zera esan dio ondoan duen beste soldaduari: