Kostatako kosta

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko ira. 14a, 14:09

"Joe, azpeitiarrai trainerue bakarrik falta zaizue! Herri guztia hemen zabiltzate!". Hala esan zidan ezagun batek igandean, Donostian, Kontxako banderaren ondorengo parrandan topo egin genuenean. Arrazoi zuela erantzun nion, baina beno, aurten gertuko asko zela arraunean eta aitzakia ederra topatu genuela parrandazaleok berriro ere kapitalea juteko.

"Ah, klaro, eske orain zuek Urola-KOSTA zarete ta Zarautz, Zumai eta Orio ere zuentzat, ez?". Parrez jardun genuen, katxondeoan. Baina HITZA sortu zenean izandako zalantza berriro ekarri zidan burura. Urola Kosta al da Azpeiti? Nik, ikastola garaian bestela ikusi nuen: Zumarraga inguru hori Urola Garaia, Azpeiti buelta, Urola erdia, eta Zumaia eta hortik aurrera Urola Kosta. Baina aspaldiko kontuak dira eta agian gauzak aldatu egingo ziren... Halare, aitortu beharra daukat, oraindik ere Urola-KOSTA garela sinestea kostatu egiten zait. Izan ere, kosta kosta... guk ez daukagu kostarik! Baina beno, ezagun horrek igandean esan zidan bezala, "igual denbora kontua izango da, ze zuek, azpeitiarrak zareten txuloekin kapazak zarete kosta konkistatzeko".