Hau den txixaurie...

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko eka. 21a, 15:06

Tabernaro. Hala joan behar izaten dut nik komunera poteoan nabilenean. Izan ere, zuritoa edo zerbeza edaten duen sektore txixeillero horietakoa naiz. Asko gara, ikaragarri, tabernetako komunak ikusi besterik ez dago: neskenetan, behintzat, kanporainoko ilarak egoten dira.

Mutilenak, berriz, erdi hutsak egoten dira. Lotsa aspaldi galdu nuelako edo, neskenean ilara ikusi bezain pronto joaten naiz mutilenera. Norbait tente txixeinen ari bada, bestaldea begiratu, “lasai, eztiat beituko” esan, eta lasai asko sartzen naiz. Garbiagoak egoten dira normalean mutilen komunak eta gainera papela ere egoten da! Paotxa izaten da hori larunbat gauetan, neskontzat bai behintzat.

Baina azkenaldian, eguraldi ona delako edo, mutilen komunak ere okupatuta topatu ditut. “Dios, hau larriye, ta oiñ noa jungo naun? Eztiñat aguantauko…” Zorionez Eperranean nengoen (izen berria du, bai, baina ez dut inoiz ikasiko) eta plazako komunetara joatea pentsatu nuen. Bai, han bai, bi komunak libre, eta ilararik ez. Baina, jode, aspaldi sartu gabe nengoen eta azken 10 urtetan berdin-berdin daudela konturatu nintzen! Bale, bai, ateak “berritu” dituzte. Kolore txuriagoa badute behintzat. Baina komuneko tazak? Eta azulejoak? Eta hori baino okerragoa, sarrera hori? Nik dakidala, taberneei eta jatetxeei elbarrituentzako sarrera egokia edukitzea eskatzen die legeak. Eta batzuk obra ere egin behar izan dute lege horretara moldatzeko. Ba ederra ejenploa ematen dutena gure herriko komun publikoek…

Urrustil herria da neretzat, ez Azpeitiko auzo bat. Baina badakit Azpeitiko Udalak kudeatzen dituela hango lanak. Oraingoa bederen, zorionekoak urrustildarrak. Han bai komun publikoak. Berriak, handiak, garbiak eta elbarrituentzat egokituak. Han, poteoan ibili eta komunera joateko arazorik ez. Denok kabitzen gara. Aurtengo San Joanetan badakit nora joan