Ia pakie eitetan!

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko mai. 27a, 21:05

Neure buruari parrez jardun dut aste honetan. Izan ere, beste behin agerian ikusi dut espainolarekin dudan harreman xelebrea. Hizkuntzaz ari naiz.  Neure ustez kastellanoz ederki moldatzen ikasia nuen, baina, keba keba, orain dela hamar urte Iruñeara ikastera joan nintzenean bezala sentitu naiz: aldrebes eta kristoren euskaradak botatzen.

Garai hartan, nire gelan ziren andaluz, madrildar eta bestelakoek frantsesa al nitzen galdetzen zidaten… “por el acento, es que hablas raro”. Irratiko praktiketan gezurretako informatiboak egiten genituenean ere, latzak botatzen nituen nik, lasai asko, eta gero parre, entzuten zutenak, eta baita neuk ere. Irakasleek ez. Nola ba, opusekoek suspensoak ere jarri zizkidaten “por no dominar la lengua española”. Baina zeoze egin nuen azkenean, dezente mejoratu nonbait, eta karrera ere atera nuen. Eta bai, espainolez pentsatzera ere iritsi nintzen, eta hori omen da hizkuntza bat menderatzen duzunaren seinale (hala esan zidan behintzat irakasle batek).

Baina inglesarekin bezala gertatu zait niri espainolarekin nonbait. Pentsatzen ahaztu, eta jakindakoa gogoratzen ere lanak. Kotxea tailerrera eraman dut. Aurreko gurpilak gaizki zeuzkan eta hemen inguruko tailer batera eraman nuen ahalik eta azkarren aldatzeko. Sartu nintzen, eta hasi nintzaion euskeraz: erruerak aldatzeko eta bide batez ba olioa ere baietz, errebisioa pasatzeko… Eta berak orduan: “Perdone, es que no entiendo euskera. No soy de aquí. Lo siento”. Esan bazuen esan zuen. “Ke le kanbies las errueras de adelante, y los azeites. Mirale bien, por ke kreo ke los frenos tambien andan un poko kaskaus, y bueno ke si ves ke hay ke kanbiar otra kosa, pues ke kanbies”. Ta berak, “¿Todo eso?”. Ta nik: “Eso y lo ke haga falta. A ver si hago la paz de un vez!”. Eta neu txitxi baino freskuo, “agur” esan eta ospa.

Minutu erdi behar izan nuen esandakoaz jabetzeko. “Esti, a ver si hago la paz esan diyon! Ta errueras, kaskaus Ta aceitess. Ja, ja, normala tipue parrez geratzie…”. Eta neu ere lehertzen hasi nintzen. “Bota diyon earra, ez haiz natula”.

Lagun batek esaten dit azpeitarrok harro egon beharko genukela, guretzat espainola atzerriko hizkuntza bat bezelakoa delako, inglesa edo frantsesa bezalakoa. Alegia, ikasi eta praktikatu ezean ahaztu egiten zaigula. Baina horrela ibiltzea ere… ez dakit, inglesari berriz ekitea erabaki nuen bezala agian espainolarekin ere halaxe egin beharko dut. A ver si hago la paz con eso tambien!