Hemezortzi elkartek eta anbulatorioko hainbat langilek bat egin dute zapatuko kontzentrazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko mar. 16a, 09:25
Elkarretaratzearekin bat egin dute anbulatorioko hainbat langile.

Osasungintza publikoa eta duina aldarrikatzeko protesta 12:30ean izango da anbulatorioaren aurrean. Herriko hemezortzi taldek, hainbat norbanakok eta anbulatorioko langile hainbatek egin dute bat deialdiarekin.

Azpeitiko anbulatorioan eta oro har Osakidetzan egiten ari diren murrizketak salatzeko protestara deitu dute herriko hainbat eragilek eta norbanakok zapaturako, 12:30erako, anbulatorioaren aurrean. Hain zuzen ere, herriko zazpi eragilek eta hainbat herritarrek egin zuten agerraldia joan zen martxoaren 2an Sanagustin kulturgunean. Herriko anbulategiko egoeraz ohartarazi zuten agerraldi hartan ziren herritarrek, eta baldintzarik gabeko osasungintza duina eta publikoa aldarrikatu zituzten.

Azken egunetan talde gehiagok egin dute bat aldarrikapen horiekin, eta guztira, herriko hemezortzi elkartek bat egin dute deialdiarekin. Horiez gain, anbulatorioko hainbat langilek argazkia atera zuten joan zen astean osasun etxearen aurrean, kontzentrazioarekin bat egin dutela adierazteko.

Honako hau da larunbat eguerdiko deialdira batu diren elkarteen zerrenda:

  • Lagun Onak mendi bazkuna
  • Kantujira
  • Ilunpe pilota elkartea
  • Xaputarrak xake taldea
  • Oinatz elkarte animalista
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Ikasberri kirol elkartea
  • AZTE tabernarien elkartea
  • Bertan merkatarien elkartea
  • Khamar Sahararen aldeko taldea
  • Kricket Azpeitia
  • ELA sindikatua
  • LAB sindikatua
  • Ernai gazte erakundea
  • Pentsiodunen plataforma
  • Baigera jubilatuen elkartea
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea
  • Elkar-ekin