Pertsona migratzaileek legearen aurrean bizi dituzten egoerak aztergai izan dituzte Basazabalen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko urr. 7a, 08:55

Hafsa Fenehara eta Nimra Ghazanfar zuzenbide ikasleek legeari dagozkion azalpenak eta bizipen pertsonalak uztartu zituzten atzo Basazabalen eskainitako solasaldian.

Hafsa Fenehara eta Nimra Ghazanfar zuzenbide ikasleek legeari dagozkion azalpenak eta bizipen pertsonalak uztartu zituzten atzo Basazabalen eskainitako solasaldian. Gai ezberdinak izan zituzten hizpide Elkar-ekinek antolatutako mahainguruan, eta, denbora batera, bigarren saio bat egitea beharrezkoa dela aipatu zuten, amaieran.

Solasaldiaren helburua pertsona migratzaileek legearen aurrean dituzten zailtasunak aztertzea zen, eta, horretarako, Fenehara eta Ghazanfar izan genituen gurekin. Erroldaren gaiarekin ekin zioten mintzaldiari, baina bestelako kontuak ere atera ziren saioak iraun zuen ordu eta erdian: besteak beste, herritartasuna lortzeko eman beharreko pausoak, Azpeitiko migratzaileen kopurua eta egoera, udalaren protokoloa, migratzaile gisa hizlariek izandako bizipenak eta abar.

Bestelako gaiak ere izan zituzten hizpide amaieran; integrazioaz aritu ziren, besteak beste. Ghazanfar-ek, adibidez, hala esan zuen: "17 urte daramatzat hemen bizitzen, atzerritarra naiz, emakumea naiz, eta zapia daramat. Kit konpletoa dut diskriminatua izateko".