Angela Etxaniz, 'La Promesa' telesailean aktore

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko urt. 9a, 16:51
Angela Etxaniz, 'La Promesa'-ko promozioko irudian. (TVE)

Azpeitiarrak Vera pertsonaia berriaren rola jokatuko du TVEko lehen katearen telesailean, gaurtik aurrera.

Angela Etxaniz azpeitiarra TVEko La 1 kateko La Promesa telesailean ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera. Etxanizek Veraren rola jokatuko du astelehenetik ostiralera bazkalondoan ematen duten telesailean. La Promesa izeneko jauregiko nagusien zein langileen istorioak eta gorabeherak dira telesailaren muina, eta La Promesara tratu txarra ematen dion aitaren ihesi iritsiko den gaztearen pertsonaia da azpeitiarrak jokatuko duena.

Etxaniz antzerki ikaslea da Madrilen. 2022an Maider Oleagaren Irrits film laburrean parte hartu zuen, eta La Promesarekin estreinatuko da telebistan.