Iñaki Segurolaren heriotza

Garbiñe Larrea suizidioaz aritu da 'Korapiloak' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urr. 25a, 08:31
Garbiñe Larrea.

EITBPodkast atariak buru osasuna gai izango duen Korapiloak izeneko podcasta jarri zuen martxan joan zen urriaren 18an. Iñigo Antsorregik gidatzen du elkarrizketa saioa, eta Larrea izan da bigarren saioko elkarrizketatua.

Korapiloak podcastaren bigarren saioan joan zen apirilean hil zen Iñaki Segurola idazle eta hizkuntzalariaren alargun Garbiñe Larrea elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik. Suizidioaz aritu da hura gordin, umore ukituarekin, ordu erdi inguruko elkarrizketan.

EITBPodkast atariak buru osasuna gai izango duen Korapiloak izeneko podcasta jarri zuen martxan joan zen urriaren 18an. Iñigo Antsorregik gidatzen du elkarrizketa saioa, eta audio horiek ETB1eko Biba zuek! saioan egiten duen atalaren osagarri izango dira –Larrea, adibidez, urriaren hasieran izan zen telebista saio horretan–.

Honako lotura honetan entzun daiteke Korapiloak podcastaren bigarren atala.