Iñaki Segurolaren heriotza

Garbiñe Larrea Iñaki Segurolaren heriotzaz aritu da 'Biba zuek' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urr. 6a, 09:00

Apirilaren 15ean zendu zen Iñaki Segurola, bere buruaz beste eginda, eta haren heriotza izan du hizpide Garbiñe Larreak ETB1eko Biba zuek saioan.

ETB1eko Biba zuek saioan agertu da Garbiñe Larrea aste honetan, senarra zuen Iñaki Segurolaren heriotzaz hitz egiten. Apirilaren 15ean zendu zen Segurola, bere buruaz beste eginda, eta bizi izandakoaz eta gaur egun oraindik bizi duenaz hitz egin du Larreak programan. Besteak beste, Segurolak bizi zuen depresioa, buru osasuna eta erruaren zama izan ditu hizpide, baita Segurolak hil aurretik idatzi zuen eta orain gutxi argitaratu duten Ganorexia liburua ere.