Goizalde Landabaso Jose Luis Otamendiren 'Landura'-z, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urr. 4a, 18:21
Jose Luis Otamendi, 'Landura' poesia liburuaren aurkezpenean. (Susa)

Kazetari eta idazle bilbotarrak Azpeitiko idazlearen azken lanaren irakurraldiak sorrarazi dizkionekin osatu du Larrepetit ataleko gaurko iritzi artikulua.

Joan den hilean aurkeztu zuen Jose Luis Otamendik Landura, bere hamargarren poesia liburua, eta azpeitiarraren azken sorkuntza lanaren irakurraldiak sorrarazi dizkionak oinarri hartu ditu Goizalde Landabasok Berria egunkariaren Larrepetit atalean argitaratu duen azken iritzi artikulua osatzeko.

"Zein ondo idazten duen kabroi honek, zer ondo dakien zelan sartu eskua zain artean eta zelan dakien bihotza eskuetan hartu eta nahi duena senti dezazun. Horixe pentsatu nuen liburuaren erdian", dio kazetari eta idazle bilbotarrak, besteak beste, Euriarekin irakurtzekoak izeneko artikulu horretan.