'Ikaraz' abestia eta bideoa kaleratu ditu Piztiakek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ira. 20a, 08:37

Piztiakek jakinarazi duenez, abesti "historikoa" da aurkeztu dutena; Kirmen Uriberen hitzek eta Txomin Uriberen musikak osatzen dute kanta. XXX diskoko hirugarren singlea da Ikaraz.

Piztiak taldeak XXX izeneko diskoa kaleratu du aurten, eta haren barruko hirugarren singlea ere atera dute argitara: Ikaraz. Piztiakek jakinarazi duenez, abesti "historikoa" da aurkeztu dutena; Kirmen Uriberen hitzek eta Txomin Uriberen musikak osatzen dute kanta. Abestiaren bideoklipa ere sareratu dute, hain zuzen ere, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak egina.

Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat kidek jotzen dute Piztiaken; Uribez gain, Jesus Galan azpeitiarrak eta Peio Larrañaga azkoitiarrak. Gainera, taldeko kide dira Josu Aranbarri nahiz Jose Lastra.