Kalean da Piztiak taldearen 'XXX' diskoa

Julene Frantzesena 2022ko mar. 16a, 08:51
Piztiak taldea.

30 urte bete zituen iaz taldeak, eta aurten argitaratu du bi abesti berri nahiz taldeak ibilbidean zehar ateratako zazpi diskoetako hainbat abesti biltzen dituen lana. Hainbat kontzertu eskainiko ditu taldeak; horietako bat Azkoitian, maiatzaren 14an.

Piztiak musika taldeak XXX diskoa kaleratu berri du. Hain zuzen ere, 30 urte bete zituen iaz taldeak, eta aurten argitaratu du bi abesti berri nahiz taldeak ibilbidean zehar ateratako zazpi diskoetako hainbat abesti biltzen dituen lana. Barru barrukuk eta Begietara begiratu dira bi doinu berriak, eta horietako bat, Begietara begiratu, otsailean kaleratu zuen taldeak.

Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat kidek jotzen dute Piztiaken; Txomin Uribe eta Jesus Galan Azpeitiko bizilagunek eta Peio Larrañaga azkoitiarrak. Gainera, taldeko kide dira Josu Aranbarri nahiz Jose Lastra ere. Piztiak hasi da dagoeneko emanaldiekin, eta datozen asteetan beste hiru kontzertu eskainiko ditu: horietako bat Azkoitiko Matadeixen izango da, maiatzaren 14an.