Mirari Uria 19 urtez azpikoen Europako Txapelketan, Espainiako selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko eka. 27a, 10:14
Mirari Uria futbolaria.

Txekiar Errepublikan izango da txapelketa uztailaren 9ra bitartean. Txapelketaren sailkapen fasean, taldeko golegile nagusia izan da Realeko jokalari azpeitiarra.

Mirari Uria futbolari azpeitiarra Espainiako selekzioarekin ariko da uztailaren 9a bitartean Txekiar Errepublikan jokatuko duten 19 urtez azpikoen Europako Txapelketan. Realeko jokalariak aurten egin du 19 urtez azpikoen selekzioarekin debuta, eta Europako Txapelketaren sailkapen fasean taldeko golegile nagusia izan da.

Gaur jokatuko du taldeak lehen partida, Italiako selekzioaren kontra, 17:30ean hasita, eta deialdian sartuta dago Uria.

Honako lotura honetan irakur daiteke iazko abuztuan Uriari egindako elkarrizketa.