'Ur handitan' saioan parte hartu du Garazi Olaizolak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko mar. 30a, 08:27

Beste pandemia izeneko atalean buru osasunaz hitz egin du Xabier Madariaga kazetariak; tartean, Garazi Olaizola azpeitiarrarekin.

Atzo, asteartea, Ur handitan saioaren beste atal bat ikusi ahal izan zen ETB1en. Beste pandemia izeneko atalean buru osasunaz hitz egin du Xabier Madariaga kazetariak; tartean, Garazi Olaizola azpeitiarrarekin.

COVID-19aren pandemiaren aurretik anorexia nerbiosoa diagnostikatu zioten Olaizolari, eta itxialdiak areagotu egin zuen gaitza. Dena den, inflexio puntua ere izan zen, egoeraz jabetuta, laguntza eskatu zuelako. Bideoan ikus daiteke Olaizolaren bizipenen kontaketa.

Honako lotura honetan, berriz, joan zen ekaineko Uztarria aldizkarirako Ihintza Elustondok elikadura nahasmenduei buruz egindako erreportajea; Olaizolarekin eta Maria Zunzunegi psikologoarekin hitz eginda landu zuen gaia.