Xabier Gantzarainek euskal arteari buruzko galderak prestatu ditu Egunean Behin jokorako

Hasi berri duguna Euskal Artearen astea deitu du Egunean Behin mugikorreko jokoak, eta Xabier Gantzarain arte kritikoak euskal artearen inguruko hainbat galdera prestatu du aste honetarako. Gainera, Gantzarainen Zuloa saiakera liburua irabaziko du asteko sailkapeneko buruak, eta parte-hartzaile guztien artean beste ale bat ere zozkatuko dute jokoaren sustatzaileek.

Egunean Behin jokoaren finala izango da abenduaren 14an, zapatua, Sanagustin kulturgunean.