Ro taldeak kontzertua emango du Donostiako Jazzaldian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 30a, 18:34

Iker Amenabarrek, Mikel Iraetak, Gorka Alkaldek eta Josu Usobiagak osatzen duten taldeak uztailaren 27an eskainiko du kontzertua, 22:15ean, Coca-Cola agertokian.

Donostiako Jazzaldiko antolatzaileak hasi dira aurtengo jaialdian nortzuk parte hartuko duten jakinarazten, eta Azkoiti-Azpeitiko Ro taldeak osatuko du hango kartela, beste hainbat talderen artean. Iker Amenabarrek (baxua), Mikel Iraetak (pianoa eta sintetizatzaileak), Gorka Alkaldek (gitarra), Iñigo Gonzalezek (gitarra) eta Josu Usobiagak (bateria) osatzen duten taldeak uztailaren 27an eskainiko du kontzertua, 22:15ean, Coca-Cola agertokian. No-Land Trio hirukotearen atzetik igoko da Ro taldea taula gainera, eta doako sarrera izango du emanaldiak.

Joan zen urtean sortu zuten bost musikariek Ro taldea, Azkoitiko Matadeixen. Postrock eta rock experimentalaren bueltan sortzen dituzte abestiak musikariek. Honako lotura honetan ikus daiteke Uztarriak, Kulturaz kooperatibak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egiten duten Mikrouhinak saiorako Ro taldeko kideei egindako elkarrizketaren bideoa.