Ro musika taldea: "Gure helburua da kontzertuak ematea eta ondo pasatzea"

Uztarria.eus | Kultura
2018ko abe. 10a, 16:49

Joan den zapatuan kontzertua eman zuen Ro musika taldeak Sanagustin kulturgunean. Zuzeneko emanaldiaren aurretik, Ro taldeko kideak solasean aritu ziren Uztarria Komunikazio Taldearekin, Urola Kostako Hitzarekin eta Kulturaz kooperatibarekin, Mikrouhinak bideo sortarako. Azkoitiko Matadeixen jaio zen Ro, eta Iker Amenabar azpeitiarrak eta Azkoitiko Gorka Alcaldek, Josu Usobiagak, Iñigo Gonzalezek eta Mikel Iraetak osatzen dute. Haiek azaldu dutenez, musika bandaren ibilbidea hasi besterik ez da egin, baina orain arte jaso duten harrera "ezin hobea" izan da. Andoaingo eta Zestoako gaztetxeetan kontzertu bana eman ostean iritsi ziren Sanagustinera, eta "oraingoz" kontzertuak ematea eta horietaz gozatzea da nahi dutena. Hona hemen elkarrizketaren bideoa osorik. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu