Zestoa Arkeologia Astea

Erabiltzailearen aurpegia Antxieta Arkeologia Taldea 2023ko aza. 19a, 22:04

Bi hitzaldi eta azoka antolatu dituzte asteartetik igandera bitartean.

Zestoan Arkeologia Astea egingo dute azaroaren 21etik 26ra bitartean. Asteartean, Joseba Riosek eta Asier Gomezek Neanderthalak Euskal Herrian hitzaldia emango dute; ostegunean, Iñigo Arizagak Zestoako ondare arkeologiko aberatsa: ikuspegi orokor bat hitzaldia emango du; eta igandean, Azoka Herritik erakusketa egingo dute Zestoako plazan.