Aurtengo Txisteratikek ere badu bere spota

Urriaren 3tik 8ra izango da magia astea, eta berrikuntzekin dator: magia tailerra eta Gazteen Gala izango ditu aurtengo edizioak, eta tailerrerako izen ematea irekita dago. Hau da Txisteratiken aurkezpen spota.

Urriaren 3tik 8ra, datorren asteartean hasi eta igandera arte, iraungo du Txisteratik aste magikoak, eta berrikuntzak dakartza berekin: magia tailera eta Gazteen Gala. Eta urtero moduan, aurtengo edizioak ere badu bere aurkezpen spota. 

Magia tailerrarekin hasiko da aurtengoa. Urriaren 3an eta 4an izango da, Dinamoa sormen espazioan, eta heldu zein gaztetxoei dago zuzenduta. Izen ematea zabalik da dagoeneko. Ostegun arratsaldean, Txan magoaren emanaldiarekin jarraituko du asteak; Soreasu antzokian izango da emanaldia. Ostiralean, Gazteen Gala izango da lehen aldiz, 22.30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Larunbatean, kaleko magiaz gozatzeko aukera izango da beste urte batez Alde Zaharreko hainbat txokotan. Txisteratik astea igandean amaituko da, Gala Nagusiarekin. Bost magok hartuko dute parte azken ekitaldi horretan: Huang Zheng (Txina), Iago Mago (Azpeitia), Hector Mancha (Garan Canaria), Niala (Elgoibar) eta Peio Rivas (Bilbo).

Ekitaldi bakoitzerako sarrerak kulturaz.eus atarian dituzue eskuragarri.

Erlazionatuak