Gazteak eta Musika egitasmoaz gozatu ahal izango dute nerabeek ostiral arratsaldean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko eka. 14a, 09:56

Herriko nerabe musikarien solasaldiak eta kontzertuak izango dira 17:30ean hasita, kulturgunean. Urtean zehar hainbat gazte aritu dira Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuan entseguak egiten, eta haiekin hitz egin du Kulturazek.

Haurrei eta nerabeei zuzendutako asteko ekintzen barruan, ostiral arratsaldean, herriko gazteek musikaz gozatzeko aukera izango dute Sanagustin kulturgunean. Herriko nerabe musikarien solasaldiak eta kontzertuak izango dira han, Gaztelekuak eta Kulturaz kooperatibak antolatutako Gazteak eta Musika egitasmoa tarteko.

17:30ean hasita, herriko musika taldeetako gazteen solasaldiak izango dira, eta ondoren kontzertuen txanda izango da. Granaitox DJa, herriko hainbat gazteren kontzertua eta Bombax DJaren emanaldia izango dira kulturguneko arkupeetako agertokian.

Herriko hainbat gazte Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuan aritu dira urtean zehar entseguak egiten, eta hain zuzen, entseguez, soinuaren eremuaz eta Gazteak eta Musika egitasmoaz galdezka, musikari gazteekin izan da Kulturaz.