39. Euskal Antzerki Topaketak

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Kulturaz kooperatibak, Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 29a, 12:30

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana labetik ateratzear da, eta lana sortu duten Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak hitzarmena sinatu dute Kulturaz kooperatibarekin. Izan ere, hiru eragile horiek parte hartu dute obraren ekoizpen prozesuan.

Dinamoa sormen gunean eta Soreasu antzokian ibili dira Kamikazeko kideak azken hilabeteotan, antzezlanaren sormen lanetan, eta igandean estreinatuko dute obra Euskal Antzerki Topaketen barruan.

Honako hau sormen prozesuaren bueltan egindako bideoa da.

Erlazionatuak

Azukre asko, edulkorazio gutxi

Ane Olaizola 2021 urr 28 Azpeitia