Juantxo Skalari eta Kasik asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko mai. 16a, 13:59

Elkartasun eguna dela-eta, kontzertu bikaina izango dugu beste behin ere. Skalariak taldeko buru izandakoa batetik, Rude-punk-ska-rocker musika jorratzen. Entzuleak dantzan jartzen abila, kanta ezagun askoren egilea, aspaldiko partez Azpeitian izango da Juantxo Skalari. Eta harekin batera, musika gogorragoaren zale zaretenok ere asetzeko moduko beste taldea egongo da eskenatokian. Herritik bertatik, Kasik, metala eta rocka egiten duen boskotea. Bi zuzeneko itzel, aukera paregabe bat. 23:00etan, herriko plazan.