Elkartasun egunerako bost egun besterik ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mai. 13a, 09:44
Elkartasun egunerako bost egun besterik ez dira falta. \ \ Aurtengoan ere herritar ugariren ekarpenari esker egun osoko egitaraua osatu da eta kroserako zein bazkarirako sarrerak eskuragarri dituzue oraindik ohiko lekuetan.\ \ Goizeko 11:30ean emango zaio egunari hasiera Elkartasun Krossarekin.\ \ Ondoren, 13:00etan, herri kirolen txanda izango da plazan bertan. \ \ 14:30ean jan eta edateko bazkariaren txanda izango da Berdura Plazan. \ \ 18:00etan, abiatuko da manifestazioa plazatik Elkartasunez, Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira lelopean. \ \ Eguna amaitzeko, 23:00etatik aurrera, Juantxo Skalari eta KASIK taldeen kontzertuak izango dira entzungai herriko plazan.\ \ Horrez gain, egun guztian zehar txosna izango da plazan.\ Elkartasun Egunean parte hartuz, festa eta aldarrikapena uztartuz, adierazi zure elkartasuna herriko preso eta iheslariei!!