Lagun Onaken eta Vitoriaren arteko lagunartekoa bihar, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2023ko abu. 25a, 09:00
Lagun Onakeko gizonen lehen taldek abuztuaren 19an Real Cren kontra jokatutako partida. (Julene Frantzesena)

11:00etan hasiko da norgehiagoka, eta herritarrei taldea animatzera azaltzeko deia egin die klubak. Gainera, bazkide txartelak eskuratzeko aukera izango da bertan.

2023-2024 denboraldia prestatzen gogor ari da Lagun Onakeko gizonen lehen taldea, Iban Fagoaga entrenatzailearen esanetara, eta bihar, 11:00etan hasita, Vitoriaren kontra lagunarteko partida jokatuko du etxean, Garmendipe futbol zelaian. Herritarrei taldea animatzera azaltzeko deia egin die klubak.

Haster den denboraldirako bazkide txartelak eskuratzeko aukera ere egongo dela jakinarazi dute klubaren arduradunek.