Aho Bizarrik Gabe lehenetsi zuen Egigurenek

Orain dela aste batzuk Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi batzuekin batera hitzaldi batean parte hartzeko gonbitea jaso zuen Jesus Egigurenek, baina berak nahiago izan zuen, jendaurreko agerraldi gutxi egiten dituela-eta, Azpeitikora etortzea. "Horixe esan nien antolatzaileei". Joan den asteartean izan genuen PSE-EEko presidentea Sanagustin kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloan.