Kontu Lepo irratiaren bosgarren saioa, entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Kontu Lepo irratia 2019ko aza. 7a, 13:28

Atera da labetik Kontu Lepo irratiaren bosgarren saioa, eta entzungai dago jada. Elkarrizketaren atalean, Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialistako kideekin aritu dira solasean Kontu Lepoko kideak, eta hizpide izan dituzte proiektuaren hastapenak, testuingurua, eboluzioa, egungo egoera...Horrez gain, Azpeitiko albisteen berri eman dute alpiste emankizuna atalean. Kantu Lepo atalak ere ez du hutsik egin bosgarren saioan. Baina berrikuntzak ere ekarri ditu saio berriak. Hain zuzen, bi atal berri dakatza: Albisteak eta Kontu Historiko Lepo! atalak. Hona hemen Kontu Lepo irratiaren bosgarren saioa entzungai: