Esateko eta pentsatzeko kontu lepo ditugulako, Azpeitiko zenbait gaztek bazterrak eta uhinak astintzeko martxan jarritako proiektua da Kontu Lepo irratia. Zerutik urrun, lainoen azpitik, lurrean etzanda izar handiak ikusten saiatzen diren gizagalduen taberna. Gaur gaurkoz, Azkoitiko Matadeixeko estudioan grabatutako ordubete inguruko saioa da gurea, baina ezin jakin bihar zer izango den. Elkarrizketak, musika, alpiste emankizuna, gai libreko jardunak... entzun dezala nahi dunak.