Aurrea ezin hartu lehen lagunartekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko ira. 11a, 10:26

Abuztuaren bukaeratik 2023-2024 denboraldiaren aurreko prestaketetan murgilduta dabiltza Iraurgi SBko gizonen talde nagusiko jokalariak eta talde teknikoa. Espainiako Zilarrezko LEB liga hasi aurreko lehen lagunartekoa jokatu zuten, larunbatean, Azpeitiko kiroldegian.

Yon Gonzalezen aginduetara 2023-2024ko denboraldia prestatzeko lanean murgilduta dabil Zilarrezko LEB ligako Juaristi ISB taldea. Joan den zapatuan, lehen lagunartekoa jokatu zuten San Pablo Burgos taldearen kontra Azpeitiko kiroldegian. Ez zuen garaipena lortzeko aukerarik izan etxeko taldeak; 69 eta 74 galdu zuen.

Zilarrezko LEB liga urriaren 8an hasiko dute, 18:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Huelva Gestio taldearen kontra jokatuko du Iraurgi SBk.

(Argazkiak: Mikel Amenabar)