Fitxaketak egiten jarraitzen du Juaristi ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko abu. 18a, 11:12
Andoni Atxa partida batean. (ISB)

Gizonen lehen taldean, Juaristi ISBn, ariko dira datorren denboraldian Enaitz Errasti, Andoni Atxa eta Aiert Velasco. Errasti eta Atxa Arrasateko Ointxe taldearen harrobian hazitako jokalariak dira; Velasco, berriz, Bilbao Basketen harrobiko jokalaria izan da.

Denboraldiaren hasiera gerturatzen ari da, eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak fitxaketak egiten jarraitzen du. Azken astebetean hiru jokalariren fitxaketen berri eman du ISB; hain zuzen ere, gizonen lehen taldean, Juaristi ISBn, ariko dira datorren denboraldian Enaitz Errasti, Andoni Atxa eta Aier Velasco.

Errasti eta Atxa Arrasatekoak dira, eta ibilbidea badute saskibaloiaren munduan. Biak ala biak Arrasateko Ointxe taldearen harrobian hazitako jokalariak dira, EBA Ligan arituak, baina Errastik Durangoko Tabirakon jokatu du azken denboraldian. Velasco, berriz, Bilbao Basketen harrobian aritu da orain arte, EBA Ligan.

ISBko gizonen lehen taldea Zilarrezko LEB Ligan ariko da datorren denboraldian, eta dagoeneko taldea osatzeko hainbat fitxaketa egin ditu. Besteren artean, Azpeitiko eta Azkoitiko taldean ariko dira Nolan Bertain, Cade McKnight, Rasmus Moller, Mikel Olaizola eta Gaizka Maiza. Yerai Aizpitarte izango da taldeko kapitaina, eta entrenatzailea, berriz, Yon Gonzalez.