Doltza Oiartzabal azpeitiarrak ISBren emakumeen lehen taldean jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko abu. 12a, 08:41
Doltza Oiartzabal. (ISB)

Junior mailatik seniorretara egingo du jauzi azpeitiarrak, eta horrenbestez, lehen taldean ariko da aurrenekoz. Etxeko jokalari bat gehiago izango da, beraz, emakumeen lehen taldean.

Doltza Oiartzabal azpeitiarrak Domusa Teknik ISBn jokatuko du datorren denboraldian. Emakumeen 2. Ligan ariko da Oiartzabal, taldea maila horretan ariko delako. Junior mailatik seniorretara egingo du jauzi azpeitiarrak, eta horrenbestez, lehen taldean ariko da aurrenekoz. Horrenbestez, etxeko beste jokalari bat izango da ISBren talde nagusian.