Vincent Gielen pibota fitxatu du ISBk

Vincent Gielen.

Belgikarrak Juaristi ISB taldearekin jokatuko du datorren denboraldian, Urrezko LEB mailan. Aurreko denboraldian Zentro Madrid Basquet taldean aritu zen.

ISB hasi da dagoeneko 2022-2023 denboraldirako taldeak osatzen. Juaristi ISBrako fitxaketa bat egin berri du Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak; Vincent Gielen pibot belgikarrak ISBko gizonen lehen taldearekin Urrezko LEB mailan jokatuko du datorren sasoian. Aurreko denboraldian Zentro Madrid Basquet taldean aritu zen Gielen, Zilarrezko LEB mailan.