Lizarazuk, Effak eta Buckinghamek Iraurgin jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2021ko uzt. 16a, 10:19
Intza Lizarazu.

Azkoitia-Azpeitia eta Juaristi ISB taldeek badituzte 2021-2022 ligarako egutegiak. Granadan hasiko du denboraldia Emakumezkoen Challange Ligako taldeak, eta Girona hartuko du etxean Urrezko LEB ligako gizonezkoen taldeak.

2021-2022 denboraldiko erronka berriei aurre egiteko taldeak osatzen ari da Iraurgi Saskibaloia. Klubaren bi talde nagusiek liga berriak estreinatuko dituzte: Emazkumezkoen Challange Liga berrian ariko da Azkoitia-Azpeitia ISB, eta Urrezko LEB ligan aldi berriari ekingo dio Juaristi ISBk.

Hasi gara osatzen datorren deboraldirako taldeak eta, hasteko, Iraurgin jarraituko duten hiru jokalariren izenak baieztatu ditugu: Intza Lizarazu hegalekoak, kapitainak, eta Margueritte Effa pibotak Azkoitia-Azpeitiarekin jarraituko dute jokatzen Challange liga berrian; eta Kevin Buckingham hegal pibotak ere beste sasoi bati ekingo dio gure artean, Juaristi ISBrekin.

Egutegiak, finkatuta

Bestetik, aste honetan ezagutu dituzte Azkoitia-Azpeitia eta Juaristi ISBk 2021-2022 ligako egutegiak.

Azkoitia-Azpeitia ISBk etxetik kanpo jokatzen hasiko eta bukatuko du liga; Granadan estreinatuko du Emakumezkoen Challange Liga, iraileko azken asteburuan, eta Extremaduran amaituko du liga erregularra, apirilean. Juaristi ISBk, berriz, etxean Girona hartuz hasiko du Urrezko LEB ligako ibilbidea, urriko bigarren asteburuan; eta Palenciaren kantxan jokatu du azken jardunaldia, maiatzean.