Euskadiko kadete Selekzioak lehian hasten dira

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko abe. 4a, 14:41

Neskek Zarautzen eta Orion jokatuko dute eta mutilek Lugon, eta selekzio hauetan Iraurgiko jokalariek hartuko dute parte.

Argazkia: basketbasko.com

Argazkia: basketbasko.com

Asteburu honetako zubia aprobetxatuz eta azken urteetan ohikoa bihurtu den moduan, Euskadiko kadete mailako Selekzioek hainbat Torneo jokatuko dituzte urtarrilean jokatuko den Espainiako Txapelketa ahalik eta ondoen prestatzeko asmoz.
Kadete neskei dagokienez, Zarautzen eta Orion jokatuko den torneo baten hartuko dute parte. Bertan Gaztela-Leon, Madril eta Galizia izango dituzte aurkari. Beraz, proba garrantzitsua benetan, zer nolako mailatan dauden ikusi ahal izateko. Euskadiko selekzioarekin Iraurgiko hiru jokalarik hartuko dute parte: Eneritz Larrañagak, Maitane Dominguezek eta Oihane Aizpuruak. Txapelketako egutegia honako hau da:
Larunbata Abenduak 7
10:00 Gaztela Leon - Madril (Pol. Aritzbatalde, Zarautz)
12:00 EUSKADI - Galizia (Pol. Aritzbatalde, Zarautz)
17:00 Galizia – Gaztela Leon (Pol. Karela, Orio)
19:00 Madril - EUSKADI (Pol. Karela, Orio)
Igandea, Abenduak 8
10:00 Galizia - Madril (Pol. Aritzbatalde, Zarautz)
12:00 EUSKADI – Gaztela Leon (Pol. Ariztbatalde, Zarautz)

Mutilei dagokienez, Lugora joko dute bertan beste Torneo baten jokatzeko asmoz. Han, Portugalgo Oporto taldea eta Galiziako eta Extremadurako selekzioak izango dituzte aurkari. Xabier Chicoren mutilek beraz test indartsu bat izango dute. Hautatzaileak Iraurgiko hiru jokalari eramango ditu bertara: Aitor Astigarraga, Ander Meketegi eta Jon Zabarte. Torneoaren egutegia, honako hau:
Larunbata, Abenduak 7
10:30h. Galizia - EUSKADI
12:30h. Extremadura - Oporto
18:00h. Euskadi - Oporto
20:00h. Galizia - Extremadura
Igandea, Abenduak 8
10:00h. EUSKADI - Extremadura
12:00h. Oporto - Galizia