Lizuan.com 66 - Tabirako 60

Lehen itzuliko azken jardunaldia garaipen batekin ospatu zen
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Lehenengo Maila. Lehen itzulia amaitzeko aurkari gogor bati aurre egin behar izan zien Lizuan.com-ek Azpeitin. Aurreko astean Ordizin galdu ondoren, asteko entrenamentuetan izerdia latz botatzea tokatu zitzaien eta jokalariekek zuten huts egin. Garaipen etxean gelditu zen baina ondo kostatako izan zen, partidua oso parekatua izan bait zen. Bi taldeek azken minuturarte ez zuten etsi markagailuko aldeak ez zirelako oso handiak izan partidan zehar. Horrela bada, bigarren itzulia hasteko prest daude mutilak, aukariak aski ezagunak, Lehioak Zarautz.

Lehen itzulia amaitzean Lizuan.com bigarren sailkatua dago, etxeko lanak ondo egitearen ondorio zuzena, kanpoan ez bait du itxura berdinarekin jokatzen nahiz eta hiru garaipen lortu. Bigarren itzulian, gauzak bere horretan matentzea ez da erraza izango aurkari zuzenen aurka kanpoan jokatzea tokatuko zaiolako.


Egurre Lizuan!!!